ES

Eskola

  • 0-3 urte bitarteko zikloa

    Familiekin batera komunitatea osatzen duen eskola gizatiarra gara, talde-lana eta berritasuna barru-barruan daramagu, eta gure heziketa-proiektua afektu eta emozioetan sustraitzeaz gain, haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen dugu.

  • Eskola + Familiak

    Eskola eta familien arteko lankidetzak haurrengan nahiz komunitate osoarengan eragin positiboak dituela uste dugu. Horregatik, ikasgelan egunero sustatzen ditugu harremanak, etengabeko komunikazioa, eta, harreman horiek partekatzeko, aisialdiko eta prestakuntzazko jarduerak antolatzen ditugu.

     

  • 500 m2-ko instalazioak

    Instalazio zabalak ditugu, eta barruan: jolastoki estalia, psikomotrizitate aretoa eta erabilera anitzekoa, eta kanpora ematen duten leihoak dituzten 8 ikasgela. Eta hori dena, segurtasun-neurri aitzindariekin.

  • 2-3 urte bitartekoentzako berariazko gela.

    Haurrek bi urte betetzean beste egokitzapen bati aurre egin behar ez izateko, aldaketen aurrean bereziki sentiberak baitira adin horretan. Hezitzaile bakoitzeko 8 haurreko ratioa dugu, sektorean ohikoa ez den ratioa.

  • Elikadura

    Elikadurak duen osagai afektiboari garrantzi berezia ematen diogu, elikaduraren heziketa-alderdia bultzatzen dugu eta ume bakoitzaren izaera errespetatzen dugu jatorduetan.
    Familiek gure catering-zerbitzua kontratatzeko aukera dute, edo janaria etxetik ekartzekoa.

  • Baimendutako Haur Eskola

    Haurtzaindegiek ez bezala, Loreka Haur Eskolak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko baimena du. Baimen-zk.: 20013424.

Loreka.com utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de navegación.
Si sigues navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.