ES

Pribatutasun eta Cookie Politika

Cookie Politika

Zer da cookie bat?

Cookie bat web zerbitzari batek erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu fitxategia bat da, berriz konektatzen denean identifikatu ahal izateko. Cookie-ak nabigazioa errazten dute eta abantaila asko ekartzen dituzte. Esate baterako, erabiltzailearen saioa kudeatzeko edo web gunearen edukiak erabiltzailearen gustuetara egokitzeko. Cookie-ak saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke. Saioko cookie-ak web gunea uztean urratzen dira, berriz, cookie iraunkorrak ordenagailuan data zehatz bat arte mantentzen dira.
 

Zein cookie mota erabiltzen ditu web gune honek?

Web gune honek cookie mota desberdinak erabiltzen ditu, jarraian zehazten diren helburu desberdinekin:

Analisi cookie-ak: aukera ematen dutenak web guneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko, horrela web gunea erabiltzaileen nabigaziora egoki eta hobeto daiteke. Esate baterako, Google Analytics (cookie hauek iraunkorrak dira).

Web gune honetan hirugarrenen cookie hauek erabiltzen ditugu

Web gune honek Google Analyticsen cookieak erabiltzen ditu web gunearen erabilera estatistikoki neurtu ahal izateko (erabiltzailearen bisita kopurua, lehenengo eta azkeneko bisita, erabiltzailearen jatorria, bilaketarako hitzak, e.a.)

Nola desaktibatu daitezke cookie-ak?

Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, erabiltzaileak bere ordenagailuan nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezake. Erabiltzaileak aukera du cookie-ak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko. Lagungarri gisa, hemen erakusten dugu nola konfiguratu daitezkeen cookie-ak nabigatzaile desberdinetan.

Firefox: Tresnak, Aukerak, Pribatutasuna, Historiala, Konfigurazio pertsonalizatua
Internet Explorer: Tresnak, Internet Aukerak, Pribatutasuna, Konfigurazioa
Google Chrome: Konfigurazioa, Konfigurazio aurreratua, Edukien Konfigurazioa
Safari: Lehentasunak, Segurtasuna

Pribatutasun Politika - Datu Pertsonalen Babesa

1. Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie posta elektronikoaren bidez edo web gune honetan dauden baliabideen bidez (formularioak, gune pribatua, e.a.) emandako datu pertsonalak Soluciones Loreka, S.L.ren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, eskatutako albiste buletina bidaltzeko eta erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.
 
Soluciones Loreka, S.L.k edo Soluciones Loreka Gipuzkoa, S.L.k antolatutako ekitaldietan parte hartzeak esan nahi du interesdunak baimen zehatza ematen diola enpresari bere datu pertsonalak (irudia eta ahotsa barne) tratatzeko eta erabiltzen dituen web gune eta baliabide desberdinetan argitaratzeko, horrela aproposa iruditzen bazaio. 
 
Baldintza hauek onartzeak esan nahi du onespen zehatza ematen duzula zure datu pertsonalak zehaztutako helburuen baitan tratatzeko. Kontrakoa adierazten ez baduzu, datuak eperik gabe kontserbatuta izan daitezke, harreman komertzialaren segimendua egiteko eta enpresaren legezko eginkizunak burutzeko.
 
Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Izan ere, Soluciones Loreka, S.L.k erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka. Soluciones Loreka, S.L.k Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen du eta izena emana dauka Datuak Babesteko Bulegoaren Erregistro Nagusian.
 

2. Datu pertsonalak biltzea

Soluciones Loreka, S.L.k ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko, esate baterako, harremanetarako formularioak eta gune pribatua, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Soluciones Loreka, S.L.k erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. 

Era berean, Soluciones Loreka, S.L.k enpresak burutzen dituen jarduera desberdinetan, argazkiak eta bideoak atera ditzake eta hauetan haurrak, bakarka edo taldeka, azaldu daitezke. Soluciones Loreka, S.L.k, bere zerbitzuak hobetzeko asmoarekin eta familiek euren seme-alaben egunerokotasuna hobeto ezagutzeko, ikus-entzunezko material hau haureskolako familiekin partekatzen du (web gune honen gune pribatuaren bitartez edo beste baliabide batzuk erabiliz). Aipatutako gune pribatuan bideoak YouTube edo Vimeoko  kontu pribatuetan argitaratzen dira (kontu hauek Lorekak soilik kudeatzen ditu). Familiek bideo hauek gune pribatuaren bitartez ikusi ditzakete. Erabiltzaileak Soluciones Loreka, S.L.k eskainitako ikus-entzunezko material hau ez zabaltzeko konpromisoa hartzen du. Erabiltzailek ezingo du sarbide gakoa bestei jakinarazi ezta materiala bera zabaldu ere. Soluciones Loreka, S.L. ez du hirugarrenek egindako erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzukizunik izango, ez administratiboa ez penala.
 
Web gune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen arabera egingo duela.
 
Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik eta onespenik gabe. Soluciones Loreka, S.L.k ez die adin gabekoei daturik eskatuko. Datu pertsonalak hauen guraso eta tutore legalei eskatuko zaizkio beti.
 
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Soluciones Loreka, S.L.k ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
 
Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika honetan eta web gunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.
 

3. Interesdunen eskubideak

Soluciones Loreka, S.L.k erabiltzaileari gogorarazi nahi dio edonoiz erabil ditzakeela sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak. Era berean, emandako baimena edonoiz ezeztatu dezake, baita gai honi buruzko bete eskariren bat egin ere. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari: Soluciones Loreka, S.L., Portuetxe, 23A, CEMEI Eraikina, 1-5 Lokala, 20018 Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa), telefonoa: 943 316 804 edo, bestela, lopd@loreka.com helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da. Interesduna eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.agpd.es). Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.
 

4. Segurtasun-neurriak

Soluciones Loreka, S.L.k, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Soluciones Loreka, S.L.ren erantzukizunpekoak.
 

5. Trafiko-datuak

Soluciones Loreka, S.L.ren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
 
Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio Soluciones Loreka, S.L.ri bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.
 
Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Soluciones Loreka, S.L.ren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.
 

6. Indarraldia

Soluciones Loreka, S.L.k beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Soluciones Loreka, S.L.k aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Soluciones Loreka, S.L.k gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara

 

Loreka.com utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de navegación.
Si sigues navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.