ONDO ARNASTU, HOBETO HAZTEKO. 2026/03/03
Hitzaldi honetan arnas aparatuaren zaintzari eta haurtzaroko belarri, sudur eta eztarriaren osasunari buruz ikasiko dugu, Ana eta Mikelen eskutik (Etxart Osteopatiako profesionalak). Aholku praktikoak ere eskainiko dira, txikienei arnasa hobeto hartzen laguntzeko eta ohiko ondoezak aurreikusi eta saihesteko.
- Noiz? 2026eko martxoak 3an, asteartea.
- Zer ordutan? 16.30h.
- Non? Loreka Haur Eskolan.
- Nori dago zuzenduta? Loreka Haur Eskolako gurasoei.