ES

Lan-Taldea

  • Bidaia-lagunak

    Gure lan-taldea araudiaren araberako titulazioa jaso duten hezitzaileez osatuta dago, eta afektibitatea, alaitasuna, sentiberatasuna, ardura eta profesionaltasuna dute ezaugarririk nabarmenena. Haur bakoitzari lagundu, entzun, behatu eta denborak errespetatzen dituzte.

     

  • Gainera haur-psikologoa den Alaitz Gajaterekin lankidetzan dihardugu. Haurrek garapenean dituzten zailtasunak antzematen eta prebentzioan laguntzeaz gain, eskolako familiei doako laguntza eskaintzen die.