ES

Lehen urteetako ikasketa prozesuan emozioek duten garrantzia

Gure bizitzaren helburu nagusia ongizatea eta zoriontasuna lortzea ideia nahiko berria dela kontsidera dezakegu; izan ere, historian zehar erlijioek zein sinesmenek gizakiaren bizitzaren bidea markatu izan dute.

Hala ere, gizarte modernoan hain idealista ez den kontzeptua sortu zen: zoriontasuna norberaren errealizazioaren eta harreman pertsonalen bitartez lor daiteke. Helduei zuzenduriko kontzeptu berri honek, ordea, haur baten lehenengo heziketa fasea guztiz baztertu zuen, gaur egun oraindik ere pairatzen dugun hutsegitea.

Gure hezkuntza zenbakietan eta hitzetan, zientzian eta historian eta kultura edo negozioak bezalako beste aspektu batzuetan oinarritu izan da, eta hori guztiok bizi izan dugu. Denboran zehar ez ditugu kontuan hartu oinarrizko funtzio emozionalak edota hain garrantzitsua diren enpatia bezalako sentimenduen ikaskuntza.

Emozioen ikuspegi erromantikoegia eta gutxi aztertutakoa oinordetzan hartu ditugula esan daiteke, ondorio mingarria izan duen erromantizismoa alegia. Emozioak ez badira ez aztertzen, ezta erakusten ere, gogo-aldartea kontrolatzea oso zaila izango da.

Hortaz, bizitzaren lehendabiziko urteetako hezkuntzak umeen trebetasun emozionalak sustatu beharko lituzke, eta modu honetan “adimen emozionala”ren garapena hobetuko luke. 1995ean Daniel Colemanek sortu zuen kontzeptu hau, prozesu kognitibo eta hezigarrien norabidea aldatzeko garrantzia duena.

Emozionalki adimentsua izatea gure emozioak ezagutzea eta kudeatzen jakitea da, bai eta gainontzekoen emozioekiko enpatia izatea ere. Hori dela-eta, honen guztiaren gakoa, gurasoei transmititu beharrekoa, zera da: Hezitzaile edo guraso beren adimen emozionala haur batena bezain garrantzitsua da, azken finean, gurasoek zein hezitzaileek haurrei, haien lehendabiziko urteetan, arauak, ezaguerak eta jokabide-ereduak transmititzen baitizkiete.

Baldintza horiek betetzen dituen ikastetxea bat aukeratzea oinarrizkoa da gure seme-alabentzat, horrela oinarrizko hezkuntza onena bermatzen delako.

Horregatik, Loreka Haur Eskolan hezkuntza emozionalak ikasketaren hasierako fasean behar duen lekua izateko lan egiten dugu. Heldu bezala eredugarriak izan nahi dugu, alfabetatze-emozionala bideratu nahi dugu, sentitzen dutena hitzez adieraztera lagunduz, epaiketarik eta afekturik gabe, emozionalki gainezka egiten dutenean kontrolatzen ikasteko, eta horretarako tresnak emango dizkiegu emozio horiek poliki-poliki kudeatzen jakin ditzaten.

Bizi-kalitatea eta osasun fisiko eta emozionala izateko orekan oinarritutako egitura emozionalaren alde egiten dugu.

Berriak