ES

Adimen emozionala, guraso eta seme-alaben arteko harremanaren giltzarri

Daniel Golemanek adimen emozionala, hala gure emozioak ezagutzeko eta kudeatzeko dugun gaitasuna bezala, nola besteen emozioekin enpatia izateko dugun gaitasuna bezala azaldu zuen. Hezkuntzan balio horiek txiki-txikitatik transmititzea oinarrizkoa da umearen bizitzan baliogarria izango den oinarri emozional osasuntsua finkatu nahi bada.

Baina, zertaz ari gara adimen emozionalari buruz hitz egiten dugunean? Askori bitxia egiten zaio eta horregatik ez du behar adina osperik; izan ere, gizarteak adimen mota bakarra ezagutzen du, adimen-koezienteari dagokiona, bizitasun mentalaren metriketan eta hizkuntzaren ezagueran soilik oinarrituta dagoena.

Pertsona bat azkarra izatea erronka matematiko, linguistiko edo teknikoak ebazteko duen gaitasunarekin lotzen dugu normalean, baina askotan pertsona horiek ez dute beren adimenari dagokion arrakasta eskuratzen, ondorioa?, adimen emozionalarekin lotuta dagoen gabezia duela argi eta garbi.

Beraz, gurasoen eta seme-alaben adimen emozionalaren garrantzia azpimarragarria izan daiteke, porrot egiten dutenak eta EZ dutenak ezberdintzen baititu, emozionalki osasuntsuak diren hausnarketa eta aldarte ona bezalako teknikak erabiltzen baitituzte arazoei aurre egiteko.

Emozionalki azkarra izateak pertsonekiko harremanetan ez ezik, zeure buruarekin ere izan ditzakezun arazoei pazientziarekin eta neurrian aurre egitea ahalbidetzen du.

Adimen emozionalarekin sentimendu negatiboak kontrola ditzakegu, hala nola hira, bekaizkeria edo antsietatea, eta ikuspuntu ezberdinak aztertzeko eta ulertzeko gai izango gara. Horixe bera da gurasook eta hezitzaileok txikienei transmititu beharrekoa.

Emozionalki garatzeak nork bere burua ezagutzea dakar; sentimenduen inbentario bat egitea eta egoki pilatzen jakitea dakar; besteen hitzak interpretatzen jakitea, kritikak onartzea eta horietatik ikastea dakar; hau da, hainbesteko konfiantza maila heltzera irits gaitezke, non gure emozioen, eta ondorioz gure bizitzaren, erabateko kontrola izan dezakegun.  

Hezitzaileok badakigu zein den jaioberrien eta haur txikien garapen emozionalaren ahalmena, badakigu heldu bakoitzaren bizitzak hasierako urteetan bizi izandako eta barneratutako hainbat emozio-gaitasun ezkutuan dituela, eta batez ere badakigu egungo gizarte modernoa prest dagoela mota honetako hezkuntza-programa bereganatzeko.

Testuinguru honetan, adimen-emozionalean oinarritutako hezkuntza baten ideia hezkuntza prozesu guztietan egon beharko luke, emozio-gaitasunean oinarritutako ikasketa plan baten bitartez.

Loreka Haur Eskolako hezitzaileon ustez, garapen emozionala heldu baten etorkizuna da. Hortaz, gure hezkuntza-sistema ez da bakarrik emozio-gaitasun horiek lortzeko behar diren ikasketa-tekniketan oinarritzen, gurasoek balio emozional horien igorleak izateko ezinbestekoa duten ikasketa prozesuaz ere arduratzen da.

Berriak