ES

Portaeran heztea da jokabiderik onena

Argi dago aldaketa-garaia bizitzea tokatzen zaigula, eta heziketaren esparruan gizarte garaikide honetarantz bilakaera egin dugu, duela gutxi arte ikusezinak ziren rol eta balore emozionalak aldatzeraino. Haurtzarotik eskuratu behar izaten ditugu rol eta balore horiek. Bilakaera horren ondorioz, ikastetxeak eragile funtsezkoenetakoak dira bizitzaren lehen urteetan alfabetatze emozional hori gauzatzeko.

Horregatik, hezkuntza-zentroei buruzko ikuspegi berria eskaintzen digu heziketa emozionalak: haurrek euren emozioak kudeatzen ikasteko eta horrek bizitza osorako balio izateko berme tinkoa beharrezkoa da.

Neurozientziak baieztatu digunez, gainera, haurren egoera emozionalak ikasketa-gaitasunarekin lotura zuzena du. Hau da, ikastetxeko ezinbesteko osagaia izan behar du estresa murriztea eta giro emozional positiboa sortzeak. 

Ikastetxe baten ingurua emozionalki osasungarria izan dadin, norberaren errespetutik, zaintzatik, onarpenetik eta konfiantzatik abiatutakoa izan beharko du, baita besteengan jarritako konfiantzatik, talde-lanetik, hausnarketatik eta motibaziotik ere. XXI. mendeko hezitzaileek misio berria dugu orain: Portaeran heztea.

Baina gaur egungo hezkuntzaren errealitatean hezitzaileez gain, gurasoek ere prozesuaren partaide izan behar dute, eta hezitzaileen ildo beretik lan egin, ikaskuntzan eta emozioen kontrolean eraginkortasun osoa lortu ahal izateko. Mentore emozionalaren figura behar-beharrezkoa da ikastetxean nahiz etxean bertan.

Horregatik, hezitzaile berrien konpetentzien artean gaitasun emozionala izatea ezinbestekoa da, txikienentzako barne-gida izan dadin, sentimendu eta emozioak antzeman ahal izateko, mugak ezartzen ikasteko, besteekiko portaerak kudeatzen jakiteko, eta, bereziki, euren ongizate fisiko nahiz mentala babesteko. 

Azken batean, XXI. mendeko hezitzailearen profil berriaren misioa emozionalki osasungarriak diren rol eta baloreen transmisioa egitea da. Horretarako, txikienen adimen emozionalaren garapena kontuan hartzeaz gain, balore horiek eguneroko irakaskuntza-metodologian txertatu behar dira.

Loreka Haur Eskolako hezitzaileen misioa, neska-mutikoei gaitasun horiek guztiak barneratzen laguntzea da, intentzio osoz diseinatutako testuinguru eta egitura egokiak eskainiz. Izan ere, jakin badakigu haurrek gaitasun emozionalak garatu behar dituztela, baina horrek ez du esan nahi eurek badakitenik nola egin. Gure hezitzaileak haurrentzako eredu dira egunerokotasunean, eta enpatia, entzuketa, ulermena eta sentsibilitatea dira funtsezko gaitasunak.

Emozioen espresioa ahalbidetzen duen giroa sortzen dugu, eta neska-mutikoei euren emozioetan laguntzen diegu, sentitzen dutena hitzez izendatuz eta lasaituz, poliki-poliki emozioen autoerregulaziorako gaitasuna eskuratzen joan daitezen.

Berriak

Loreka.com utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de navegación.
Si sigues navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.