ES

Naiara Palacios, pedagogiaren artea

Arte Ederretan lizentziatua da EHUn, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleak Prestatzeko Unibertsitate Masterra du. Esperientzia handia du hezitzaile artistiko gisa; izan ere, zortzi urtez aritu da Bilboko Arte Ederren Museoan hainbat publikori zuzendutako programa pedagogikoak diseinatzen.

Hezitzaile artistikoa San Telmo Museoan eta Kutxa Kultur Artegunean. Koldo Mitxelena Kulturuneko zerbitzu pedagogikoaren koordinatzailea.
San Telmo Museoan jaioberrien sormena estimulatzeko Artean mara-mara programaren sortzailea/gauzatzailea. Banako zein taldeko erakusketak: pintura, irudigintza, grabatua, argazkigintza eta serigrafia. Irudigile-lanak.

Londresko nazioarteko Hay Festibalaren koordinazio eta kudeaketa kulturaleko laguntzailea, eta gaztelania eta kultura hispaniarraren irakaslea Tianjin-eko Eskola Tekniko txinatar-alemanean (Txina).

Itsaspeko gorria deitutako programaren diseinatzailea eta Tipi Studiotik  artista aukeratua Elkartoki beka aurrera eramateko.

Gaur egun, “Matilde y la burbuja” proiektua garatzeko Kutxa Kulturrean egonaldi bat egiten.

LOREKA > Zein uste duzu dela XXI. mendeko haur-hezitzaileen eginkizuna?

NAIARA > Hezitzaile artistikoaren lanaren eraginkortasuna eta balioa erreklamatzen dut. Lan prozezuaren ezagupena barnetik izatea ezinbestekoa da modu zuzen batez prozezua bera irakasteko.

Horrela, gure jarduera profesionala bakarra izan ahal da, artistak bere lanarekin jasandako harremana trasmitutuko du bere tailerretan.
Hezitzaile artistikoa erreztuko du eta lagunduko dio haurrari bere sormen garapena estimulatzen, konfidantzako espazioak sortzen eta nortasunak sendotzen.

LOREKA > Zein iritzi duzu heziketa emozionalaren inguruan?

NAIARA > Adimen emozionala azken 25 urteetan sortu da kontzeptu gisa. Emozio-doikuntza oso garrantzitsua da ongizate pertsonala, bizitzako arrakasta eta harremanak pertsonarteko eguneroko testuinguru desberdinetan izateko.

Uste dut garrantzitsua dela bai familiengandik bai eskola-ingurunetik emozioaren gestioa lantzea. Gaur egun, gure emozioak ezagutzera laguntzen diguten joko eta ariketa ugari daude, hauen autogestioa eta autonomia emozionala lortzeko. Horrek gizarte-gaitasunak eta ongizatea hobetzen ditu.

Gainera, onuragarria da gizartearen osotasunarako, ongizate emozionala duten pertsonek ongizate kolektiboan laguntzen dutelako. Bestalde, hezkuntza emozionala, ez positiboa, kontrakora eramango gaitu.

LOREKA > Zein da zure metodologia haur txikientzan ematen dituzun sortze-lantegietan?

NAIARA > Sorkuntza garatzea eta estimulazio zentzumenaren bidez sustatzea.

Bilboko Arte Ederretako Museoan edo San Telmo Museoan lan egiten dudanean, erakusketa bat edo irudi artistiko konkretu bat hastipuntutzat daukat. Nire helburua, mundu mailan, publiko hori museoan sartzea da, bidean aurkitzen ditudan oztopo mota guztiak asetuz Museoan aurkitzen dugun oztopo nagusia funtsezko arau bat da: dena ikus daiteke, baina ez da ezer ukitu behar. Adin honetan, zerbait hautemateko lehen forma  ukitzekoa dela eta. Ukitu eta zurrupatu.

Nire museoko saioetan ikusten ari garen eta manipulatu ahal dugun irudiaren arteko lotura zentzagarria sortzen da.

LOREKA > Nola eboluzionatzen dute haurrek zure sortze-jardueretan?  Ikusten al duzu haur batzuen eta beste batzuen arteko potentziala sortze-mailan?

NAIRA > Mota honetako tailerretara maiz etortzen diren haurrei asko nabaritzen zaie. Adibide zehatz bat emateko, 2017ko maiatzean, Ubik-en Tabakalera haurrentzako “Itsaspeko Gorria" programa hasi nuen haurren sormena estimulatzeko. Familia talde egonkor batek parte hartzen dute bertan. Hauen garapena zoragarria izan da eta beste familia berriekin espazioak partekatzen dutenean, ume hauen esperientzia oso agerian gelditzen da.

Sormenezko potentzialari dagokionez, guztiok sorkuntza potentzial desberdina daukagula eta berdin baliogarria dela uste dut. Agerian dago  gozamen mota desberdinak direla. tailerretan: jarrera sormen aktiboa duen umeak, garbitzen gozatzen duena, begiratzen gozatzen duenak ... Oso interesgarria eta bitxia da.

LOREKA > Zure ustez, zein abantaila ditu sortze-askatasunean oinarritutako metodologia?

NAIARA > Sormenezko askatasuna ongi ulertua, ikasteko marko ezinhobea dela uste dut. Ingurune partekatua, errespetua, kooperatibitatea, afektibitatea eta autokudeaketaren ideiak sendotzen eta barneratzen ditu sormenezko askatasunak.

Horrela, sormenezko askatasunaren dinamikak oso positiboak dira, haurra bakoitzak bere erritmora ikasiko batu eta bere intuizioaren araberan. Akatsak bere gain hartzen ditu eta bere arrakastak ospatzen ditu.

Berriak

Loreka.com utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de navegación.
Si sigues navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.