ES

Lorekaren printzipioak

Kaixo, ongi etorri Loreka Haur- Eskolara.

2004tik, gure haur-eskola kalitatezko hezkuntza proiektua eraikitzen ari da 0 eta 3 urte bitarteko haurrek ahalik eta garapen handiena lor dezaten.

Gure metodologia eredu ezberdinetan oinarritzen da, bereziki, Reggio Emilia-renean. Zertan datzan azaltzeko, sei printzipio zehaztu ditugu; Lorekaren printzipioak.

Has gaitezen.

1. Haur bakoitza ezberdina da eta banan-banako arreta behar du.

Haur bakoitzak bere erritmoak ditu. Logura denean lo egin behar du, gose denean jan, beldur denean sosegua jaso. Funtsezkoa da bere eskaerei berehala eta enpatiaz erantzutea. Horregatik, hezitzaile kopurua bikoiztu dugu. Ez da gauza bera 13ko taldea hezitzaile bakarrarekin edo bi hezitzailerekin.

2. Fida gaitezen haurraz bere ikaskuntzaren protagonista gisa.

Helduok soilik mugatzen dugu haur txikien ahalmen handia. Jostailu tradizional gutxi erabiltzen ditugu eta material ez egituratu asko. Eraldatu, probatu, begiratu eta elkarreragiteko moduko proposamenak. Sormena eta aurkikuntzetan oinarritutako ikaskuntza bultzatuz.

3. Besarkatzea, kontsolatzea eta zaintzea ez da gaizki heztea.

Haurtzaroan izaten diren harreman afektiboen kalitateak bizi osorako arrastoa uzten du. Lehen urteetan seguru eta aintzat hartua sentitzeak garapen psiko-afektibo egokia izaten laguntzen du. Eta horretarako, haurrak beharrezkoa du arreta sentikor eta maitekorra, bere izaera errespetatzen duena.

4. Errespeta ditzagun haur bakoitzaren emozioak.

Nortasun osasuntsu eta orekatuaren oinarriak finkatu nahi ditugu. Haurrak epaitu gabe eta beren emozioak errespetatuz laguntzen ditugu. Haur batek negar egiten duenean, ez diogu esaten "lasaitu zaitez" edo "ez da ezer gertatzen". Sosegua eskaintzen diogu geure ahots-tonu eta gorputz-ukimenaren bidez. Gertatu zaiona ulertzen laguntzen diogu, bere emozioari izena jarriz.

5. Familiak ere eskolaren parte dira.

Uste dugu oso ona dela familiek eskolan parte hartze aktiboa izatea. Ez bakarrik haurrentzat, baita osatzen dugun komunitate osoarentzat ere. Horregatik, ikasgelan eguneroko harremanak bultzatzen ditugu eta, gainera, aisialdi jarduera eta ekintza hezigarri mordoa antolatzen dugu.

6. Ez da gauza bera 2 edo 3 urterekin aldatzea.

Esperientziaz dakigu garrantzitsua dela haurrek 0 eta 3 urte arteko etapa osoa eskola berean egitea. Horrek lagundu egiten die, batetik, segurtasun afektiboa finkatzen jada ezaguna duten ingurune batean eta, bestetik, etorkizunean izan ditzaketen aldaketetara moldatzen.

Gehiago jakin nahi duzu? Etorri gu ezagutzera.

Donostian gaude, Portuetxe kaleko 23.ean, egunero zabalik goizeko 7:30etik arratsaldeko 7:30era.

Berriak

Loreka.com utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de navegación.
Si sigues navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.