ES

Hezkuntza proposamenak

Haurrak bere ezaguera eraikitzen du esperientziaren eta esplorazioaren bitartez, bai eta materiala zein “bestea”rekin (hezitzaileak eta haurrak) harremanak izaten ere. Horren harira, ondorengo hezkuntza proposamenak eraikitzen ditugu:

  • Jokoa

    Gela hainbat “joko-guneetan” banatzen dugu eta horrela mugimendu librea, autonomia, hautu askea eta berezko jokoak bultzatzen ditugu. Hainbat txoko, hainbat joko-mota: eraikuntzak, cucú-tras, joko sinbolikoa, akzio- eta mugimendu-jokoak eta aurkikuntza-jokoak.

  • Haurrentzako masajea

    Hasierako hilabeteetan ama-jokoek garrantzia handia dute, hala nola besarkatzeak, laguntzeak, babesa emateak eta azaleko kontaktuek. Modu horretan haurtxoak konfiantza eta segurtasun sentimenduak garatuko ditu.
    Haurrentzako masajea ukimen-estimulazioa baino haratago doa, haurtxoaren gorputz- eta emozio-munduarekin komunikatzeko artea da; begiraden, irribarreen, kontaktuaren eta hitzen bitartez eskuratzen dena.

  • Altxorren saskia

    “Altxorren saskia” eta “joko heuristikoa” bezalako esplorazio- eta aurkikuntza-jokoetan jakin-mina eta kontzentrazioa azaleratzen dira. Hainbat material mota eskaintzen ditugu, naturalak gehienak, eta haurrak beraiek animatzen dira horiekin jolastera: manipulatzera, pisatzera, elkartzera, banantzera, ahokatzera, mugitzera, etab.

  • Adierazpen-tailerra

    Reggio Emilia eskolen “mini-atelier”etan oinarrituta, sortze-aurkikuntzarako espazioa eskaintzen dugu. 4-6 haur taldetan hainbat sortze-proposamen egiten dira material mota ezberdinak erabiliz (margoa, buztina, argizko mahaia) eta horiek sortze-lengoaiak garatzera lagunduko eta animatuko dituzte..
    Ez plastikarekin trebetasunak bakarrik, gizarte-, hizkuntza- eta mugimendu-estrategiak ere sortuko dira.

     

  • Erretiluak

    Elikagai-erretiluen barruan ditugu fruituak, barazkiak eta sopa, ogi birrindua eta kafe ehoa bezalako material jarraiak. Proposamen honek hainbat esperientzia sentsorialak eta ekintza logiko-matematikoak ahalbidetzen ditu. Modu naturalean pentsamendu zientifikoa abian jartzen da; izan ere, duten berezko jakin-minak eraginda, haurra hurbiltzen da, begiratzen du, ukitzen du, hipotesiak egiten ditu, esperimentatzen du eta azkenik, komunikatzen da.

  • Zentzumenak piztu

    Irina, laranja-hautsa, zentzumenak pizten dituzten materialak dira: suabeak, atseginak, usaintsuak... Ukimenak protagonismo berezia du eta ekintza ugari ahalbidetzen ditu, besteak beste, marrazkiak egitea, estutzea, sakabanatzea, etab. Halaber, gorputzaren gainean jartzen dituzte eta hori oso interesgarria da, azalaren sentsazio horiek gorputzaren hasiera eta amaiera zehazten baitute. Moldeekin, koilarekin eta iragazkiekin ere gozatzeko aukera badago.

  • Hareazko lantegia

    Esperimentatzeko parada emateaz gain, nor bere burua ezagutzen laguntzen du, gogoeta egitera gonbidatzen baitu. Gozamenean eta asebetetzean oinarrituta, garapen eragile, emozional eta kognitiboak garatzeko baldintza egokiak sortzen dira. Oso fina eta guztiz lehorra den harea eskaintzen da, batetik bestera mugitu, eutsi eta iragazteko tresnekin.

  • Tailerra Urarekin

    Urak sentsazio asko eragiten ditu eta haurrentzat oso erakargarria da hori. Tailer honetan jolasteaz eta esperimentatzeaz aparte, oso zehatzak diren imintzioen kontrola eta koordinazioa ere errazten da, hala nola, irauli, ontziz aldatu, kiribildu, askatu, etab

  • Psikomotrizitatea

    “Gorputz osoa” da protagonista, kontuan hartuta gorputzean sentsibilitatea, afektibitatea, emozioa eta nor bere buruarekiko eta bestearekiko harremanak ere egon badaudela.
    Gorputza menperatzen laguntzen du, bakoitzaren nortasunaren garapen egokia eta sentimendu eta jarreren espresioak errazten ditu, hobeto menperatze aldera.
    Zenbat saio, hainbat material: makil txikiak, koloretako oihal handiak, zapiak, kartoizko kaxak, pilotak, baloiak, gomazko uztaiak, aroak, blokeak.

Materialak:

Reggio Emiliaren ikuspegiaren arabera, ingurua ere hezitzaile bat da, eta horretarako materialen aukeraketak berebiziko garrantzia du. Ohiko jostailu gutxi erabiltzen ditugu, baina bai egituratuta ez dauden material ugari, haurren berezko sormena sortzen ahalbidetzen baitute.

Erabiltzen ditugun zenbait material Regio Emiliaren ikuspuntutik

  • Argizko mahaia eta erretroproiektorea
  • Naturalak: orriak, ananak, egurrak, laranja-hautsak.
  • Hondakin-materialak: tapoiak, botilak, plastikozko edalontziak, izozki-koilarak
  • Kaxak eta kartoiak

Montessorin inspiratutako zenbait material

  • Montessori bastidoreak
  • Dorre arrosa
  • Ez iraunkortasun kaxak
  • “Eguneroko bizitza”ren materialak

Erreferenteak:

Reggio Emiliaren ikuspuntuak du batez ere indarra gure heziketan (Loris Malaguzziren pedagogia): artea, espresioa, harridura, inguruaren kalitatea eta materialen zaintza.

Beste erreferente batzuk: Pickler-en mugimendu librea, Elinor Goldschmied-en lana, Maria Montessori eta Andre Lapierreren psikomotrizitatea.