ES

Malgutasuna, kontziliazioaren mesedetan

Familien beharraren arabera haurraren Lorekako egonaldia moldatzeko (araudiaren arabera, 8 ordu eguneko gehienez) malgutasuna eskaintzen dugu.

Urte osoan

Urteko 12 hilabeteetan irekita, astelehenetik ostiralera, Donostian jai diren egunetan, Aste Nagusian, jaiegun orokorretan eta zubiren batean izan ezik

Ordutegia

Ordutegia: 7:30 - 17:30 eta, gutxieneko taldea osatuz gero, 19:30ak arte ere egoten gara (Gabon egunean eta Urte Zahar egunean 7:30 - 15:30).

Beste hainbat zerbitzu Lorekan

Familiek euren egunerokotasunean ebatzi behar duten hainbat behar eragiten ditu lana eta familia kontziliatzeak.

Gure seme-alaben zaintza eta arretarekin lotutako beharrak dira, baina baita gure bizimoduaren bestelako arloekin ere.

Horregatik, haur-eskola baino gehiago da Loreka. Galdetu kontziliatzen laguntzeko Lorekak eskaintzen dituen zerbitzuei buruz.