ES

Erabilera-baldintzak

LEGE OHARRA ETA ATARIAREN ERABILERA-BALDINTZAK
 

Legezko jakinarazpena

Indarrean dagoen araudia betez, www.LOREKA.com domeinuaren jabe ondorengo pertsona juridikoak direla jakinarazten dizuegu:

Sozietate izena: Soluciones Loreka Gipuzkoa SL

IFZ: B20954400

Helbidea: Portuetxe 23A, CEMEI eraikina, 1-5 lokala, 20018 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa),

Telefonoa: 943 316 804

Posta elektronikoa: lopd@loreka.com,

Erregistroko datuak: Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan izena emanda dago, 2339. Liburukiko 92. Folioaren 8. Atalean, SS 29510. orrian.

Sozietate izena: Soluciones Loreka SL

IFZ: B20837647

Helbidea: Portuetxe 23A, CEMEI eraikina, 1-5 lokala, 20018 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa),

Telefonoa: 943 316 804

Posta elektronikoa: lopd@loreka.com,

Erregistroko datuak: Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan izena emanda dago, 2086. Liburukiko 54. Folioaren 8. Atalean, SS 23630. orrian.

Lege-ohar honetan txertatuta daude bi pertsona juridikoak (“Soluciones Loreka SL” eta “Soluciones Loreka Gipuzkoa SL”), aurrerantzean “LOREKA” edo “Datu-tratamenduko arduraduna”.

www.loreka.com helbidean kokatuta dagoen webgunearen (aurrerantzean “webgunea”) jabe LOREKA da. Webgune hori bisitatu eta erabiltzen duen pertsona, webguneko erabiltzaile da (aurrerantzean “erabiltzailea”).

Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, LOREKAk “Datu-tratamenduko arduradun” moduan jokatzen du webguneko erabiltzaileentzat, informazioa eskatzen dutenentzat, etab. Hala ere, LOREKAk kanpoko webguneen edota sare sozialen estekak argitaratzen dituenean, informatzaile gisa soilik egingo du, eta berri horietako edukiekin edota estekekin lotutako datu pertsonalen tratamendua ez da LOREKAren ardurapekoa izango.

 

1. Xedeak

Webguneko xede nagusienak Datu-tratamenduko arduradunaren zerbitzuak ezagutaraztea, kontakturako, kontsultarako eta komunikaziorako tresna bat eskaintzea, eta LOREKAk parte hartzen duen jarduerei buruzko informazioa eman, antolatu eta zabaltzea dira.

 

2. Baldintza Orokorrak

Erabiltzaileak bere borondatez sartzen dira webgune honetan. Webgune honetan sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzearekin, ontzat ematen dira lege-oharrak, erabilera-baldintzak, pribatutasun-politika eta cookie-en politika. Erabiltzailea ez badago baldintza hauekin ados, eta ez badu baimenik ematen, ezingo du webgune hau erabili.

Webgunean sartzea eta bertan dauden informazio eta tresnak erabiltzea soilik erabiltzailearen ardura izango dira, eta fede onez erabiltzeko konpromisoa hartzen du, araubidearen arabera, etikaz jokatuz eta webgunearen xedeak betez. Erabiltzaileak ezingo du webguneko informazio eta edukien legez kanpoko erabilerarik egin, ezta webguneko edukiak, funtzionamendua edota LOREKAren edo gainerako erabiltzaileen sistema informatikoak kaltetuko dituen ekintzarik burutu ere.

Erabiltzaileek, LOREKAri, gainerako erabiltzaileei edo hirugarrengoei akatsak egitea eragingo dioten eduki faltsuak edo zehatzak ez direnak zabaltzea debekatuta dute. Hirugarrengoen datuak espresuki baimendu gabe erabiltzea debekatuta dago, baita hirugarrengoen datuak erabiltzea ere, berauek faltsuki ordezkatzeko asmoz. Erabilera hori egin duen pertsona izango da eragindako kalteen arduradun bakarra

 

3. Berme eta arduren salbuespena

Webgunean argitaratzen diren edukietan eta erabileretan akatsak saihesteko ahalegin handia egiten du datu-tratamenduko arduradunak. Gainera, edukiok aldatzeko eskumen osoa izango du. Webgune honetan ageri diren eduki akasdunengatik edo ageri ez direnengatik ardurarik ez du hartuko datu-tratamenduko arduradunak, ezta egiazkotasunik, zehaztasunik edo egunerokotasunik ez duten edukiek eragin ditzaketen kalteen gaineko ardurarik ere.

Webguneak bestelako webguneetarako estekak eskaini ahal izan ditzake, edota berauek iradoki, bilatzaile edo antzeko tresnen bitartez. Lotura egindako webgune horien gaineko ardurarik ez du hartuko datu-tratamenduko arduradunak, ezta egindako bilaketak emandako emaitzen gainekorik ere, ez baitu berauetako edukien, produktuen ezta zerbitzuen gaineko kontrolik. Bestelako informazio-iturrien berri eman nahi da, besterik ez, eta erabiltzaileak bere ardurapean atzituko ditu, eta berauetako erabilera-baldintzen menpe jarriko da. Datu-tratamenduko arduraduna edo hirugarrengoren bat titular duen sare sozialetako esteken kasuan, bakoitzaren erabilera-baldintzak izango dira indarrean.

Datu-tratamenduko arduradunak ez du bere gain hartuko webgune hau edota bertan dauden edukiek eragindako inolako kalteen gain, ezta kalte informatiko, birus eta bestelako software kaltegarria sartu izanagatik ere. Bere webgunean hirugarrengoek sartutako birus edota bestelako elementu kaltegarririk ez dagoenik ezin du bermatu datu-tratamenduko arduradunak. Elementu horiek erabiltzaileen sistema fisiko eta logikoetan eragin dezaketenez, datu-tratamenduko arduradunak bere esku dauden neurri guztiak aplikatzen ditu.

Webgune honetako diseinua, osaera eta informazioa edozein unetan eta aurrez jakinarazi edo justifikatu gabe aldatzeko edota ezabatzeko eskubidea du datu-tratamenduko arduradunak, egoki ikusiko badu. Aldaketa horiek eragin ditzaketen eraginen gaineko ardurarik ez du bere gain hartzen datu-tratamenduko arduradunak. Hala ere, bere esku dauden baliabideak erabiliko ditu erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

 

4. Jabetza intelektual eta industriala

Webgune honen eta bertan dauden eduki guztien jabetza intelektual eta industriala (barne hartu dira orriak, atalak, egitura, itxura, diseinua, pantailak, informazioa, iturri-kodea, testuak, argazkiak, irudiak, soinuak, bideoak, animazioak, koloreen konbinazioak, productu eta zerbitzuak, markak, logotipoak, lemak, etab.), Datu-tratamenduko Arduradunarenak dira, kontrakorik adierazten ez den bitartean.

Webgunea atzitzeak edota nabigatzeak ez du inolaz ere berarekin ekartzen LOREKAk erabiltzailearen mesedetan jabetza intelektual eta industrialari uko egitea edo eskuz aldatzea, ez partzialki eta ez osorik. Debekatuta dago webgune honetako edukiak erreproduzitzea, banatzea, komertzializatzea, publikoki komunikatzea, moldatzea edota egin daitezkeen bestelako erabilerak egitea, Datu-tratamenduko Arduradunak espresuki eta idatziz horretarako baimena eman gabe.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webguneko eta bertako edukietako titulartasunean kalte egin dezakeen jarduera oro ez burutzeko. Webgunean dauden informazioak baimenik gabe erabiltzeak, eta LOREKAren jabetza intelektual eta industrialaren kalterako izan daitezkeen bestelako jarduerak gauzatzeak legez zehaztuta dauden ekintzak martxan jartzea ekar dezake berarekin, egoki joz gero, eta, izaera ekonomikoko ekintzak ere izan daitezke.

 

5. Indarraldia eta moldaketak

LOREKAk eskubidea du Baldintza hauek bere irizpideen arabera moldatzeko, bai legeetan gertatutako aldaketetara moldatzeko, baita eguneratu edo hobekuntzak egin ahal izateko ere. Moldaketa horiek indarrean sartuko dira webgunean argitaratzen diren unetik aurrera. Erabiltzaileekiko harremanak webgunea bisitatzen den unean indarrean dauden arauak errespetatuz burutuko dira. Horregatik, webgunera bisita egiten duzun bakoitzean Baldintza hauek irakurtzeko gomendioa egiten dizu LOREKAk.

6. Eskumena

LOREKA eta erabiltzaileen artean sor daitezkeen harremanak indarrean dagoen araudiaren eta aginte eskudunaren arabera gauzatuko dira. Hala ere, alde bakoitzak eskumena duen agintaritzaren baten esku jarri beharko duela aurreikusten den kasuetan, LOREKAk eta erabiltzaileak egokitu dakiekeen eskumenari uko egin eta Donostia/ San Sebastiáneko (Gipuzkoa) Epaitegi Tribunalen esku jarri beharko dute.

Goiko baldintzak ez betetzea gaitzetsiko du LOREKAk, baita webgune honetako edukiak behar bezala erabili ez izana ere, eta Eskubidez dagozkion ekintza zibil nahiz penalak gauzatu ahal izango ditu, baita izaera ekonomikoa dutenak ere.