ES

Loreka Haur Eskola. Ongizate sozialarekin konpromisoa duen hezkuntza sistema.

Duela gutxi arte kontziliazio kontzeptua arrotza zen. Lan- eta familia-antolakuntza eredu tradizionalak ia berdin mantendu dira azken mende erdian eta orain ari gara pixkanaka esnatzen. Pertsonak ez gara langile, lagun edo guraso partzialak, hori guztia gara eta uneoro gainera.

Zentzu honetan, lana eta bizitza pertsonalaren artean ongizatea eta oreka lortu ahal izateko ezinbestekoa da kontziliazioa hobetzeko norberaren neurrira egindako benetako irtenbideak ematea.

Horregatik, Lorekan konpromiso sendoa hartu dugu: Hezkuntzaren bidez kontziliazioa eta bilakaera soziala lortzea. Ideia honekin sortu zen Loreka eta konpromiso honekin egiten dugu lan egunero.

Gure ustetan, konpromisoaren kultura hau, erantzunkidetasun eta erantzukizun sozialezko  antolaketa-kultura bateranzko bilakaera ahalbidetzen duten pertsona guztien ohitura eta baloreetan islatzen da.

Pertsonengan sinisten dugu, egiten dugun horretan sinisten dugu eta benetako eragin positiboa sortu nahi dugu, erakundeen eguneroko konpromiso soziala handitu, haien muina bihurtu eta errealitatearen parte izango dena.

Erakundeek garapen ekonomiko eta sozialean duten garrantzia ukaezina da; horregatik, erakundeek pertsonentzat duten garrantzia ahaztu behar ez den moduan, pertsonek erakundeentzat duten garrantzia ere kontuan hartu beharrekoa da.

Lorekan urteak daramatzagu kontziliazioaren munduan eta txikienen hezkuntzaren arloan lanean, gure ingurunearen aldaketen eragile izan eta gaur egungo hezkuntza sistema hobetuko duten beste hainbat eraldaketa prozesuren parte izateko.

Loreka Haur Eskolaren asmoa, hezkuntza eraldatu eta eredu ezberdin bat bultzatzea da, gizarte orekatu, adeitsu, kontziente eta kolaboratibo bat eraikitzeko baliagarria izango dena. Argi dugu, gure haur-eskola ez dela haurrak “gordetzeko” soilik balio duen gune bat.

Gure hezkuntza proiektuaren helburua haurren garapen integrala da, maila fisiko, sozial, afektibo, emozional, kognitibo eta pertsonalean. Neurozientziaren ebidentziak eta hezkuntza emozionalean oinarritutako sistema aplikatzen ditugu, konpetentzia emozionalen garapena errazteko, ongizate pertsonal eta sozialaren zimendu gisan.

Helduek soilik jartzen dizkiogu mugak haur txikien potentzial handiari, horregatik 0 eta 3 urte bitarteko gure haur-eskolak, aspektu emozionaletan eta haur bakoitzaren behar indibidualetan ardaztutako proiektua dauka, haiek baitira norbere buruaren hezkuntzaren protagonista nagusiak.

Berriak