ES

Aste Santuko Tailerrak

Aprobetxatu ditugu asko jolasteko eta ondo pasatzeko. Tailer eta jarduera pila bat egingo ditugu lankidetzan eta elkarlanean ikasteko. Imajinatu ere egin dezakegu, gure sormena eta fantasia aske utzita.

Jarduerak

- Lankidetzako jokoak
- Jolas eta jarduerak kanpoko jolastokian
- Adierazpen plastikako, antzerkiko, eskulaneko eta esperimentazioko tailerrak

Nori zuzendua 2016 eta 2018 bitartean jaiotako haurrei Taldeak gehienez ere 7 haur begirale bakoitzeko Sartzeko ordua 8:00 h. - 9:30 h.

Nola lortuko dugu?

Egun guztiak ezberdinak direnez, jarduera eta tailer ezberdinak egiten joango gara. Eta jolas libreko uneak ere izango ditugu, noski, Lorekako jostailu eta materialak erabiliz.

Non?

Hotza egin arren, eta euririk ari ez badu, kanpora irtengo gara ahal dugun guztietan. Oso gustuko dugu kanpoan jolastea!
Baina, Lorekan goxo-goxo egotea atsegin dugu ere: tailerrak, jolasak...

Zer behar dugu?

Hamaiketakoa
Kanpoko ekintzetarako
DBus Txartela (5 urte baino gehiago) Galtzerdi irristagaitzak

Eta oroitzapenik izango al dut?

Argazkiak gordetzeko, gurasoekin partekatzeko edota lagunekin une polit horiek gogoratu ahal izateko sarbidea emango digute.

Martxoa 28 arte plaza gordetzen da. Data horretatik aurrera erreserba berriak onartuko dira libre gelditzen diren plazen arabera

30 euroko ekarpena, haurraren izen-abizenak adieraziz.
Kontu-zenbakia: 2095 5005 98 1063071533 Titularra: Soluciones Loreka SL

Izena emateko fitxa, diru-sarreraren ziurtagiria eta baimen-orria sinatuta posta elektronikoz (haureskola@loreka.com), faxez (943317099) edo posta arruntaz bidali.

Fakturazioa eta kobrantza (banku-helbideratze bidez) ondorengo datetan burutuko da: apirilaren 11ean egindako erreserbatan.

> Izena emateko fitxa

Berriak