Familiak konkistatzen dituen haur-eskola: aurkitu zergatia.

Familia askok aukeratzen gaituzte. Jakin nahi duzu zergatik garen bere haur eskola ideala?
Ez gara haurtzaindegi bat, Eusko Jaurlaritzak baimendutako eta diruz lagundutako kalitatezko haurreskola baizik.
Eskola irekia, atsegina eta malgua gara, familiekin lotura eraginkorrak sortzen ditugu eta haur bakoitzaren alderdi afektibo eta emozionalei arreta pribilegiatua eskaintzen diegu. Guretzat, kalitateak zera esan nahi du, zaintza arduratsua, sentikorra, estimulatzailea eta atsegina ematea haur eta familia bakoitzari.
Loreka Haur Eskolan 0 eta 3 urte bitarteko haurrek beren ahalmen guztia garatzen ikasten dute, alderdi afektibo-emozionalari arreta berezia eskainiz.
Loreka Haur Eskolak kalitatezko haur-hezkuntza sistema du, pedagogia aktiboetan eta, bereziki, Reggio Emilia ereduan oinarritutako metodologiarekin. Familiak protagonista dira seme-alaben ikaskuntza-prozesu guztietan.
Hezitzaile langileak bikoizten ditugu.
Gure metodologiaren gakoetako bat da araudian eskatzen den hezitzaile kopurua bikoiztea, haur bakoitzaren beharrei berehala eta enpatiaz erantzun ahal izateko; instalazio zabalak ditugu, eta hezkuntzaren garapenerako jarduerak egiteko egokitutako eta prestatutako 5 gela, jangela, gimnasio eta patioa. Haur bakoitzari bere bizitzako hizkuntzarik garrantzitsuena irakasten diogu: emozioen hizkuntza.
Sormena eta aurkikuntzan oinarritutako ikaskuntza bultzatzen ditugu
Reggio Emiliaren hezkuntza ereduari jarraituz, Loreka Haur Eskolan haurrei manipulatzeko, esperimentatzeko eta elkarreragiteko material ezberdinak eskaintzen dizkiegu, sormena eta aurkikuntzan bertan oinarritutako ikaskuntza bultzatuz. Haurrarengan konfiantza dugu bere ikaskuntzaren protagonista izan dadin, haur bakoitzaren haur-garapenaren jarraipen indibidualizatua eginez.
Gure taldea da Loreka Haur Eskolaren benetako motorra.
Heziketa praktikarako hain beharrezkoa den afektu eta segurtasun giroa sortzeko bereziki prestaturiko taldea da, arreta sentibera, maitekorra eta haur bakoitzaren nortasunarekiko begirunea bezalako tresnen bitartez.
Familien papera Loreka Haur Eskolan
Gure eskolako ateak irekitzen ditugu eskolako kide diren familiekin harreman espazioak sortzeko, hitzaldiak, formakuntzak, tailerrak, topaketa formalak eta informalak eskainiz, gertutik jarraitu eta beren seme-alaben heziketan parte hartu ahal izateko.
Egokitzapen prozesua Loreka Haur Eskolan
Gure metodologian oso garrantzitsua da haur bakoitzaren egokitzapen prozesua zaintzea, guk “lotura afektiboa sortzea” esaten diogu prozesu horri. Lotura hori sortzeko denbora haur bakoitzaren eta familia bakoitzaren araberakoa izaten da, eta elkarrekin egiten dugun plangintza malgua izaten da beti. Pixkanaka ohitzen dira, bakoitzaren erritmoa errespetatuta; horrela, haurraren eta andereñoaren arteko lotura sortzen da, errutinaz aldatzean haurrak beldurrik edo estutasunik senti ez dezan.
Gure matrikulazio epea zabalik dago ikasturte osoan.
Urteko edozein hilabetetan has daiteke, betiere plazak badaude. Matrikulan ez da urte osoa ordaintzen; aldiz, haurra eskolatzen denean ordainketa bat egiten da, eta gero hileko kuota ordaintzen da, kontratatutako hilabete kopuruaren arabera.
Plaza gordetzeko aukera
Plaza mugatuak ditugunez, Loreka Haur Eskolan plaza aurretiaz gordetzeko aukera eskaintzen dugu, ezer ordaindu behar izan gabe. Aukera ezin hobea da haurrarentzat tokia ziurtatu nahi duten familien kasuan, nahiz eta haurra berehala eskolatzeko asmorik ez izan. Aurre-erreserba egiteko eredu horri esker, gainera, taldeak hobeto planifikatu ditzakegu, eta gelak egokitu, umetxoak etortzen denean izango dituen beharrei erantzuteko.
Matrikulatu aurreko bisita.
Loreka Haur Eskolan gure metodologia, instalazioak, ekipamendua eta tarifei eta/edo ordaintzeko erraztasunei buruzko informazio zehatza ezagutzeko eskolara lehen bisita egitea gomendatzen dugu, ahal izanez gero goizetan, gure egunerokoa ikusteko. Ondoren, plaza erreserbatzen da eta bilera bat antolatzen dugu hezitazilearekin lotura afektiboaren aldia prestatzeko.
Garrantzitsua da prozesuaren etapa guztiak bizitzea, garapen positibo baterako eta etorkizuneko eskolatze-prozesuak laguntzeko.
Loreka Haur Eskolaren ordutegi malgutasuna
Ikasturtea irailaren 1ean hasi eta abuztuaren 31n bukatzen da. Urte osoa zabalik dago eskola, Donostian jai diren egunetan, Loreka jaiegunetan, jaiegun orokorretan eta zubiren batean izan ezik. Eskola 07:30etik 17:30era egoten da irekita eta, gutxieneko taldea osatuz gero, 19:30ak arte ere egoten gara; beraz, familiek malgutasun handia dute laneko ordutegiaren arabera moldatzeko.
Loreka familia izatearen abantailak
- Deskontuak Loreka Hezkuntzaren tailer eta prestakuntza saioetan.
- % 50eko deskontua matrikulan eta abantailak Loreka Etxe Zerbitzuetako familientzat.
- % 20ko deskontua matrikulan eta eskolaz kanpoko jardueretarako 10 €uroko bonua Santo Tomas Lizeoa txartelarekin.
- % 50eko deskontua matrikulan Diario Vascoko langileentzat.
- %50eko deskontua Colegio Oficial de Enfermeriako kideentzat eta 20€ko bonua udako jarduerentzako.